Cortinarius eufulmineus

Cortinarius eufulmineus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius eufulmineus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius eufulmineus
Rob.Henry, 1952
BasionimoaCortinarius eufulmineus

Sinonimoa: Phlegmacium eufulmineum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hasieran borobildu-ganbila gero zabalduagoa, lautua, baita erdigunea hondoratua ere ertz sotil samarrarekin eta luzaroan borobildua, gero zuzena, likatsua hezetasunean distiratsua eguraldi lehorrarekin, kolorea hori-laranjatik arre-laranjara eta arre koloreraino, berezko fibrilekin edo baita batez ere erdigunean errezelarekin estalita, zurixkatik okrera. Arre ilun koloreko orbantxo urtsuak ere ikus daitezke.

Orriak: Borobildu-itsatsiak, estu, hasieran hori-laranja kolorekoak gero arre-herdoil kolorekoak, ertz irregularrarekin edo argi eta garbi higatua.

Hanka: Zilindrikoa, erraboil marjinatu nabarmen samarrarekin, laranja-hori bizi kolorekoa gero arrexka kolorekoa bihurtzen da.

Haragia: Hori-limoi argi kolorekoa, ia zuria kapelan, pixka bat ilunagoa oinean, apurtutako zatietan edo hondatuta daudenetan arre kolorea hartzen du. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Erreakzio kimikoak: NHO + haragi: ia bat ere ez.

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Eufulmineus epitetoa, ondo, justu, esan nahi duen grekozko “eu” hitzetik eta tximistarena, esan nahi duen “fulmineus” hitzetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria. Susmagarria haragiaren kolore horiagatik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Bereizteko zailak diren talde batekoa da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Urria. Pagoen azpian, leku belartsuetan, zabaletan, lurzoru karetsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Euskal Herria, Alpeak, Austria‎, Eslovenia‎, Espainia‎, Frantzia, Pirinioak.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 203 or. ISBN 84-282-0887-X (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. Cortinarius eufulmineus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu