Cortinarius crassus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Cortinarius crassus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius crassus
Fr., 1838

Sinonimoak: Cortinarius pseudocrassus, Meliderma crassum.

Deskribapena aldatu

Kapela: 10 cm arteko diametrokoa, lehenengo hemisferikoa, ondoren ganbila, azkenean zabaldua edo lau-ganbila; ertza biribildua, erregularra, lodia, leuna. Azala, heren bateraino bereizgarria, likatsu samarra, distiratsu matea lehortzen denean, zuntzexka erradialak estu dituela, marroi-buztin kolorekoa, marroi-okre kolorekoa, batzuetan tonu gorrixkekin.

Orriak: Nahikoa estu, desberdinak, lamelula askorekin, zabalak, emarginatu-adnatuak, ertz mehea, higatuak, aldeak baino argiagoa; kolore zurixkatik krema zurixkara, eta, azkenik, buztin kolorekoak.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa eta 3 cm arteko lodierakoa, motza eta sendoa, zilindrikoa edo erraboilduna (3 cm arte), betea, lehorra, haritsua; zurixka edo krema kolorekoa; gortina zuria, ugaria, iheskorra.

Haragia: Lodia, irmoa, zuria edo okre antzeko zurbila, lur usaina eta zapore gozoa. Erreakzioak: KOH, negatiboa. Gayak, urdin-berdexka.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, koniferoen azpian urriagoa. Ez da oso arrunta.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  3. (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.

Kanpo estekak aldatu