Cortinarius cyaneus
Cortinarius cyaneus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Cortinarius cyaneus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius cyaneus M.M.Moser, 1967 |
Sinonimoa: Cortinarius caerulescens var. cyaneus.
Deskribapena
aldatuKapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbil-laua edo baita hondoratua ere, ertza oso biribildua beherantz. More-urdinxka kolorekoa, denborarekin okre antzekoa bihurtzen da, batez ere kapelaren erdigunean. Likatsua.
Orriak: Nahikoa estu, hasieran urdin-more kolorekoak, gero arre-herdoil kolorekoak, ertzak luzaroan more kolorekoak.
Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Marjinatutako erraboil lodi okre koloreko batekin; urdinetik more kolorera doana, geroago okre antzekoa. Urdinxka koloreko gortinarekin.
Haragia: Urdin-more zurbil kolorekoa, okre antzeko kolorekoa erraboilean, urdinez jaspeztatua oinean, zaporegabea eta lizun usainekoa.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cyaneus epitetoa latinetik dator, urdin iluna esan nahi duen ”cyaneus” hitzetik. Bere kolore urdin ilunagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.
Nahasketa arriskua
aldatuCortinarius hau Tricholoma nudum jangarriarekin nahasten da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaren amaieran eta udazkenean. Hostozabalen basoetan (batez ere pagadietan) kare-lurretan.
Banaketa eremua
aldatuFrantzia, Alemania, Espainia, Alpeak, Eslovenia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 147 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius cyaneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.