Cortinarius chrysolitus

Cortinarius chrysolitus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius chrysolitus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius chrysolitus
Kauffman, 1915

Sinonimoak: Dermocybe palustris, Dermocybe palustris var. huronensis, Dermocybe huronensis var. olivacea, Dermocybe huronensis, Dermocybe chrysolita, Cortinarius chrysolitus var. huronensis.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, titiduna, arre ilunetik arre-sepia kolorera, gaztaina kolorekoa eguraldi lehorrarekin, laranja-burdin koloreko ezkata finekin (zahartzean ia desagertu egiten dira)

Orriak: Berdexka-oliba antzeko kolorekoak, gero kanela kolorekoak, zabal eta ez oso zabalak ertz osoarekin edo koskadunekin.

Hanka: 5 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa, arre iluna edo baita arre argia ere, hori-burdin koloreko errezel batekin, azkenean biluzik, zuria, berdexka, goialdea oliba antzeko kolorekoa.

Haragia: Herdoil kolorekoa, ilunagoa oinaren behealderantz.[2]

Etimologia: Palustris epitetoa latinetik dator, zingiratar esan nahi duen “palustris” hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Susmagarria Dermocybe guztiak bezala.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Eremu zingiratsuetan, goroldiotan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Islandia, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 131 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius chrysolitus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu