Cortinarius cephalixus

Cortinarius cephalixus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako.

Cortinarius cephalixus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius cephalixus
Fr., 1838

Sinonimoak: Agaricus cephalixus, Gomphos cephalixus, Phlegmacium cephalixum.

Deskribapena

aldatu

Kapela:10 cm arteko diametrokoa, ganbiletik laura, ertz inkurbatuarekin. Eguraldi hezean kapelaren azala likatsu samarra, okre-horixka kolorekoa.

Orriak: Zuriak, zahartzean beix kolorekoak bihurtzen dira, ertz argiagoarekin.

Hanka: 8 cm arteko garaierakoa eta 2,5 arteko lodierakoa, erraboildun oinarria, zuria baina luzetara marroiz zikindua, espora-jalkinaren ondoren marroi-herdoil kolorekoa bihurtzen den gortina nabariarekin.

Haragia: Zuria eta sendoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cephalixux epitetoa grezieratik dator, burua esan nahi duen “kephale” hitzetik eta lika, mihura esan nahi duen “iksos” hitzetik. Likatsua duelako kapela.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea. [3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius olidus da antzekoena, baina orokorrean marroiagoa da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Urria. Mendiko hostogalkorren basoetan (pagadietan batez ere), penintsulako iparraldean (Kantauri mendilerroan. Pirinioak …)

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Suedia, Danimarka, Frantzia, Alemania, Espainia, Herbehereak, Italia, Austria, Alpeak, Eslovenia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 135 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Cortinarius cephalixus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu