Cortinarius callisteus

Cortinarius callisteus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius callisteus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius callisteus
Fr., 1838

Sinonimoak: Gomphos callisteus, Inoloma callisteum, Cortinarius sublimonius, Aureonarius callisteus (?).

Deskribapena

aldatu

Kapela: 30 eta 80 mm bitarteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero ganbila, laster lau-ganbila eta titi ez oso nabariarekin; ertz akutua, pixka bat soberakinekin, lehenik inkurbatua, laster zuzena, bihurgunetsua; kapelaren gainazala bereizgarria, lehorra, feltro fin batekin, ezkata finekin batez ere diskoan, baina batzuetan baita ertzean ere, hori-marroi kolorekoa, okre-gorrixka, laranja-marroia.

Orriak: Zabal samar, zabalak, hasieran horixkak, gero laranja-okre kolorekoak eta azkenik marroi-burdin kolorekoak, ertz irregularrak eta kolore berekoak.

Hanka: 40 eta 80 mm bitarteko garaierakoa eta 10 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, klabiformea, erraboildun samarra, oso fibrilosoa; horia, hori-laranja kolorekoa edo laranja-gorrixka; zenbait zerrenda utzi ditzakeen gortina hori-marroi kolorekoa.

Haragia: Lodia, irmoa, horixka, laranja-lehoi kolorekoa behealdean; burdin usain nabarmenarekin edo patata egosiaren usainarekin, zapore nabarmenik gabe. Erreakzio kimikoak: KOH (%20) kapelaren azalean eta haragian arre-marroi-gorrixka.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Callisteus epitetoak, ederra esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Gymnopilus generoko espezieekin eta Cortinarius limonius espeziearekin .

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan (Picea, Abies eta Pinus) eta baita baso mistoetan ere. Oso urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  3. Cortinarius callisteus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu