Cortinarius caesiocyaneus

Cortinarius caesiocyaneus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius caesiocyaneus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius caesiocyaneus
Britzelm., 1895

Sinonimoak: Phlegmacium caerulescens f. caesiocyaneus, Cortinarius caerulescens subsp.* caesiocyaneus, Cortinarius caerulescens var. caesiocyaneus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, more-okre antzeko zurbila erdialderantz, ertza berezko fibrila ugariz apaindua.

Orriak: Hasieran zuri-urdin zurbil kolorekoak, laster buztin kolorekoak edo kanela kolorekoak, nahikoa estu, oinera biribilduak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, erraboilarekin, askotan deprimitua, marjinatua, kapelaren kolore berekoa, zuria behealdean.

Haragia: Zurixka-urdinxka, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Caesiocyaneus epitetoa latinetik dator, urdinxka esan nahi duen “caesius” hitzetik eta esmalte urdina esan nahi duen “kyanos” hitzetik. Kapelaren eta orrien koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius cumatilis eta Cortinarius caerulescens espezien antza izan dezake

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, Pagadietan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Japonia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 199 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius caesiocyaneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu