Cortinarius brunneus var. glandicolor

Cortinarius brunneus var. glandicolor Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Beste Cortinarius gorrixka eta hilgarri batzuekin nahasteko arrisku larria: orellanus, semisanguineus

Cortinarius brunneus var. glandicolor
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
EspezieaCortinarius brunneus
Barietatea Cortinarius brunneus var. glandicolor

Sinonimoa: Cortinarius glandicolor, Telamonia glandicolor, Gomphos glandicolor, Hydrocybe glandicolor.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila, titi nabarmenarekin, ertza pixka bat ildaskatua gardentasunagatik. Kapelaren azala higrofanoa, erradialki fibrilosoa, arre-gorrixka kolorekoa (hezetasunarekin lehorrarekin baino ilunagoa)

Orriak: Adnatuak, zabal, arre kolorekoak (laranja koloretik txokolate koloreraino)

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, okertua, zilindrikoa, kapelaren kolorekoa, ondoren oinarria pruina berezi zuri batez estalia.

Haragia: Gutxi, arre ilun kolorekoa. Errefauaren usain arin batekin eta zapore melekarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Glandicolor epitetoa latinetik dator, ezkurra esan nahi duen, “glans-glandis” hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria, baina arriskutsua.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Bere ezaugarri nagusia oinaren oinarrian duen pruina zuria da. Cortinarius sericeofulvus, oso antzekoa da, baina ez du pruina zuririk oinaren oinarrian.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian. Pinu gorrien eta izeien basoetan, mendi ilun eta hezeetan.

Banaketa eremua

aldatu

Alaska, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 232 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 213 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Cortinarius brunneus var. glandicolor: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu