Cortinarius bivelus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius bivelus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius bivelus
Fr., 1838

Deskribapena

aldatu

Kapela: 80 mm arteko diametrokoa, kanpai itxurakotik ganbilera, azkenik lau-ganbila; ertza biribildua, mehea, batzuetan errezel orokorreko hondakin zurixkekin. Kapelaren gainazala bereizgarria, lodia eta irmoa, distiratsua, higrofanoa, berezko fibrilekin, ertzerantz zetatsua; marroi-hori-gorrixka kolorekoa, lehoi-adreilu kolorekoa.

Orriak: Es oso estu, desberdinak, lamelula ugarirekin, zabalak, mehetu adnatuak, ertz zorrotzak, osoak, zurixkak, gero kolore berekoak; hori-okre antzeko koloretik arre-kanelara doan kolorekoak.

Hanka: 80 mm arteko garaierakoa eta 15 mm arteko diametrokoa, klabiformea baina oso erraboilduna (30 mm artekoa), betea, lehorra, fibrilosoa; zuria, okre antzeko kolorez zikintzen da; mintzezko eraztunarekin, iheskorra; gortina zuria, ugaria, iraunkorra ertzean.

Haragia: Lodia, irmoa, zahartzean harroa, zurixka, arre-burdin kolorekoa erraboilean; kanfor usainarekin eta zapore gozoarekin. Erreakzio kimikoak: KOH, marroi-beltza azkar haragian, gorri iluna oinean; NH3, beltza berehala haragian.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Cortinarius Privignoides edo Cortinarius duracinus taldeko beste espezie batzuekin nahasteko erraza.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen azpian (Fagus, Betula, Quercus) eta koniferoen azpian (Pinus, Abies), lur azidoetan. Urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Islandia, Europa, Kaukasia, Errusia, Himalaiako eremua.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia, 2023.
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. Cortinarius bivelus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu