Cortinarius balteatocumatilis

Cortinarius balteatocumatilis Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ia Cortinarius guztiak bezala ez da jangarritzat hartzen.

Cortinarius balteatocumatilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius balteatocumatilis
P.D.Orton, 1960

Sinonimoak: Cortinarius balteatus, Phlegmacium balteatocumatile.

Deskribapena aldatu

Kapela: 100 mm arteko diametrokoa, lehenengo hemisferikoa, ganbila, azkenean lau-ganbila; ertza erregularra, denbora luzean biribilduta. Kapelaren azala bereizgarria, mehea, likatsua, distiratsua, marroia, arre-ardo kolorekoa, marroi iluna, tonu more koloreko batekin edo morearekin ertzean eta zahartzean desagertu egiten da; berezko fibrila erradialekin.

Orriak: Nahiko estu, meheak, adnatu samarrak, zurixkak edo buztin zurbil kolorekoak, batzuetan lila antzeko ñabardurekin, amaieran marroiak.

Hanka: 60 mm arteko garaierakoa eta 25 mm arteko diametrokoa, sendoa eta laburra, erraboilduna, lehorra, zuria edo zurixka, zetaduna edo fibrilosua; emarginatutako erraboila, oboidea, 40 mm arteko lodietakoa, zerrenda iletsu eta meheetan oinarrira apurtzen den purpura koloreko errezelarekin, ukitzean marroiak; gortina zuri iheskorrarekin.

Haragia: Lodia, zuria edo zurixka; lur usain pixka batekin eta zapore gozoarekin. Erreakzio kimikoak: KOH, haragian hori zurbila; Nh3, gris-marroia horiz aureolatua.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius balteatus delakoak, antzeko itxura eta kapela du, baina tonu morexka gutxiago.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan (Quercus, Fagus)

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak aldatu