Cordulegaster boltonii
Cordulegaster boltonii Cordulegastridae familiako odonatua da.
Cordulegaster boltonii | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Familia | Cordulegastridae |
Generoa | Cordulegaster |
Espeziea | Cordulegaster boltonii Donovan, 1807
|
Deskribapena
aldatuBurruntzi handia da, 74-84 mmko luzera izaten duena. Buru handia du, puntu bakar batean elkar ukitzen duten begi berdeak, torax beltza, hiru marra horirekin, eta abdomen beltza, eraztun horiekin. Emeak obipositore luze eta zorrotza du[1][2].
Habitat
aldatuLarbak joaira biziko ibai eta erreketan bizi dira.
Banaketa
aldatuEuroparen zati handienean banaturik dagoen Cordulegaster generoko espezie bakarra da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fernando Pedro PEREZ: Euskal Herriko intsektuak: kilkirrak, matxinsaltoak eta txitxiburduntziak[Betiko hautsitako esteka] Euskomedia.org
- ↑ Golden-ringed dragonfly (Cordulegaster boltonii) Arkive.org