Coprinopsis radiata Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen. Ingurugiroan zaldi simaurretan hazi daiteke.

Coprinopsis radiata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis radiata
BasionimoaAgaricus radiatus

Sinonimoa: Coprinus radiatus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 0,3 eta 0,6 cm bitarteko garaierakoa eta 0.4 eta cm 1 bitarteko diametrokoa, klabiformea, gero kanpai-itxurakoa, oso laster zabaldua, tomentuduna, gris-errauts kolorekoa, tolestura erradialekin, horixkaz lausotua, diskoa lehoi kolorekoa.

Orriak: Libreak, zabal, beltzaxka zurbilak.

Hanka: 2 eta 3 cm bitarteko garaierakoa eta 0,05 eta 0,1 cm bitarteko diametrokoa, filiformea, zeharrargia, glabroa.

Haragia: Urria.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du. Radiatus epitetoa berriz latinetik dator, marraduna, esan nahi duen "radiatus" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du balio gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Coprinopsis cinerea delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da (1-4), behien simaurretan ateratzen da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Ekainetik urrira. Euriteen ondoren. Zaldien simaurretan. Ohikoa batez ere negutegietan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Coprinopsis radiata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu