Copoyako Kristoa

Copoyako Kristoa (gaztelaniaz: Cristo de Copoya), lan artistiko monumental bat da. Egitasmoa, 20 urteko prestaketaren ondoren, Mexikoko Tuxtla Gutiérrez hirian aurrera eramango da, eta Chiapas estatuko hiriburu modernoaren nortasun berria sendotzen lagunduko du. Diseinua, Gabriel Gallegos eskultore, margolari eta arkitektoarena da.

Copoyako Kristoa
Cristo Chiapas.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea 2011
Ezaugarriak
Materiala(k) altzairu herdoilgaitza, hormigoia eta aluminio-aleazioa
Altuera 62 metro
Kokapena
Lekua Copoya (en) Itzuli
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Chiapas
Locality of MexicoTuxtla Gutiérrez
Koordenatuak 16° 43′ N, 93° 07′ W / 16.72°N,93.12°W / 16.72; -93.12Koordenatuak: 16° 43′ N, 93° 07′ W / 16.72°N,93.12°W / 16.72; -93.12

Lana, gaur egun, oraindik eraikitzen ari da, Vatikanok bermatutako lan bat delarik. Munduan eraikiko den Kristoren estatuarik handiena izango da.

Bere 62 metroko altuerarekin. Guanajuatoko Cubilete Muinokoa eta Noasetakoa baino hiru aldiz handiagoa izango da, Espainiako Palentziako Oteroko Kristoaren bikoitza izango da, Boliviako Cochabamban dagoen Konkordiaren Kristoak baino 22 metro gehiago izango ditu eta Brasilgo Rio de Janeiroko Kristo Berrerosleak baino 16 metro gehiago.

Beste Kristo batzukAldatu

Kanpo estekakAldatu

(Gaztelaniaz)Webgune ofiziala