Contrainformación (aldizkari digitala)

Contrainformación. Periodismo incomodo, hau da, Kontrainformazioa. Kazetaritza deserosoa, hedabide digital espainiarra da. 2016ko abuztuan sortua, gaztelaniaz eta galegoz plazaratzen da. Helburua hedabide arruntek ezkutzatzen dituzten berriak zabaltzea da, batez ere giza eskubideekin eta errepresioarekin lotutako edukiak.[1] Orokorrean, botere ekonomiko edo politikotik at dauden taldeen informazioa zabaldu nahi dute: Unicef, WWF, CGT, CNT, SEO/Birdlife...; hortik dator hedabidearen izenburua.[2] Egoitza Ourensen, Galizian, du.

Contrainformación. Periodismo incómodo
Motagiza eskubideak eta ikerketa kazetaritza
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
galego
Argitaratze lekuaOurense
Formatuadigitala
Banaketa
Banatze-eremuaEspainia
Historia
SortzaileaJavier F. Ferrero
ZuzendariaJavier F. Ferrero
ErredaktoreakLuna Izquierdo, Ricard Jiménez, Tania Lezcano, Pablo Sánchez, Xan Pereira
ZutabegileakJuan López de Uralde, Gaspar Llamazares, Joaquín Araújo, Carmelo Suárez
https://contrainformacion.es

Erredakzioa

aldatu

Orokorrean kazetari gazteak dira: Luna Izquierdo, Tania Lezcano, Pablo Sánchez, Xan Pereira. Kolaboratzaileen artean ekologismoan eta aktibismoan ezagunak egin diren pertsonak daude, besteak beste, Juan López de Uralde, Carmelo Suárez, Espainiako Alderdi Komunistaren idazkaria, Joaquín Araújo naturtzalea eta idazlea, Gaspar Llamazares, Izquierda Unidaren koordinatzailea izan zena. Zuzendaria Javier F. Ferrero da eta zuzendariordea Ricard Jiménez.

Lizentzia

aldatu

Contrainformación aldizkariak haren edukiak Creative Commons lizentziarekin zabaltzen ditu, hau da, helburu komertziletik kanpoko erabilpena eman diezaioke.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu