Congosta edo Congosta de Vidriales Zamorako probintziaren iparraldean kokatuta dagoen herria da, Ayoó de Vidriales udalerriaren barnean dagoena.

Congosta
biztanle entitate bakarra
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
UdalerriaAyoó de Vidriales
Posta kodea49619
INEk ezarritako kodea49018000300
Geografia
Koordenatuak42°06′N 6°06′W / 42.1°N 6.1°W / 42.1; -6.1
Map
Altuera828 m
Demografia

Leku-izenak

aldatu

Congosta izenak coangusta/congusta hitzekin zerikusia dauka eta horrek "pasabide estu edo alturen artean" esan nahi du.

Geografia fisikoa

aldatu

Kokapena

aldatu

Congosta herriak Ayoó de Vidriales du Ekialdean, Uña de Quintana Hegoaldean, Cubo de Benavente Mendebaldean eta Nogarejas Iparraldean. Leongo probintziarekin muga du udalerriaren iparraldean.

Orografia

aldatu

Pinu basoaz inguratuta dago, tarteka haritz eta ilex basoaz ere. Makalak ere badira Lurzoruaren kalitatea delako.

Hidrografia

aldatu

Almucera korrontea

aldatu

Congosta de Vidrialesen ipar-ekialdean Almucera korrontea sortzen da, Benaventeko Aranen korronterik importanteena. Korronte hau Congostan jaiotzen da, El Caño, Ayoó Txikitxua eta Valmediano ibarren artean, Rio Teran eraman arte.

Erroten urtegia

aldatu

Congostaren mugan Erroten urtegia dago, zeinen urak hurbileko mendien maldetan dauden iturrietatik datozen. 1978 urtean eraiki zen negu euritsuetako ur sakanak saihesteko. Udan, urtegia aisialdi-eremua eta igeri-eremua dauka. Bainu-eremua laua da, eta ez ditu ur zurrumbilorik, beraz, ez du inolako arriskurik. Arlo hori, are gehiago, buia batzutaz mugatuta dago; handik aurrera lurzorua irregularragoa da eta. Erretegiak daude, eta bertan udan ez da onartzen erretzea, suteak saihesteko. Mahaiak eta larre zabalak eskaintzen ditu. Aisialdi-gunera auto bidez heltzen da, 6 km errepide ZA-P-255 parean, sartu Congostara eskuinetara eginez. Ondoren Calzada Kaletik gora joan haren amaiera arte, non harrizko bidea bukatzen da, baita herriko punturik altuena. Hortik aurrera, seinaleak, aisialdi-eremura eta igeriketa-eremura eramango gaitu.

Ondarea

aldatu

San Martin eliza

aldatu

Etxe txikien artean San Martin eliza altxatzen da, herriko eraikinik altuena.

Ermita

aldatu

Eliza baino txikiagoa da, eta etxe arteko txoko estu batean dago. 1762ko erretaula barrokoa du.

Errotak

aldatu

Congostan hainbat errota existitzen dira zekalea ehotzen eta bazka egiten zituztenak abeltzaintzarako. Ezagunena urtegiaren alboan dagoena da. Bere ondoan zerrategi bat izan zen. Errota hau zeharo sahartuta dago gaur egun.

San Martino

aldatu

Azaroaren 11n San Martino ospatzen da. Festa honetan erlijio ekintzak eta txokolatada dago.

Corpus

aldatu

Festa hau, esan daiteke festa handiak direla, uztailaren lehenego asteburuan ospatzen da. Bertan berbenak,txarangak,paellada, lehiaketak,jokuak eta prozezioak egoten dira.

Kanpo estekak

aldatu