Colorado Hotel

Colorado Hotel Estatu Batuetako Coloradoko Glenwood Springsn dagoen eraikin historikoa da. 1893an eraiki zen eta Colorado estatuko hotel zaharrenetariko bat da. Gune Historikoen Izendegi Nazionalean jasota dago.

Colorado Hotel
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Leku Historikoa
Hotel Colorado 2007.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Colorado
Coloradoko konderriGarfield konderria (Colorado)
Ameriketako Estatu Batuetako hiriGlenwood Springs (Colorado)
Koordenatuak39°33′04″N 107°19′30″W / 39.551°N 107.325°W / 39.551; -107.32539°33′04″N 107°19′30″W / 39.551°N 107.325°W / 39.551; -107.325
Historia eta erabilera
Irekiera1893
Arkitektura
ArkitektoaEdward Lippincott Tilton (en) Itzuli
EstiloaRenaissance Revival architecture (en) Itzuli
Ondarea
AEBko Leku Historikoa77000376
Kontaktua
Helbidea526 Pine Street

HistoriaAldatu

1893an italiar estiloan altxatu zen. Eraikuntza 1891an hasi zen eta kostua 350.000 dolarrekoa izan zen. Sortzailea Walter Devereux bankaria eta zilarraren magnatea izan zen. Arkitektoa Edward Lippincott Tilton izan zen; haren lanean Medici familiaren etxea hartu zuen eredutzat. Elementu asko kanpotik eraman ziren, alfonbrak eta larrosak esaterako.

Hoteleko mamuakAldatu

Colorado Hotela ere ospetsua da bertan agertzen omen diren mamuei esker. Badago, adibidez, neska gazte bat, biktoriar jantziekin, pilota betekin jolasten ikusten zaiona. Zenbait geletan emakume bat gizonezkoen lo zaintzen agertzen omen da. Bosgarren solairuan ere presentzia bat omen dago. Kanpandorreko bi suiteak sorginduta omen daude ere bai. Igogailua bere kabuz bidaiarik gabe mugitzen da. Gonbidatuek ere usain arraroak eta soinuak entzun dituztela esan ohi dute. Emakume baten garrasiak maiz entzuten dira; antza, maitasun triangelu batean sartuta zegoen ganbera neskato bat zela eta bere maitaleren batek erail zuela. Emakumea hil zela uste den logela, bertan gertatutako gertakari paranormalen historia dela eta, gaur egun trasteleku bihurtu da.[1]

2006ko irailean, CCPI Paranormal Investigations taldeak hotela bisitatu zuen eta energia elektromagnetiko altuko bi eremu grabatu zituzten, bata 325 gelaren aurreko korridorean eta bestea 551. gelaren kanpoaldean.[2]

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu