Collegio del Cambioko Peruginoren freskoak

Collegio del Cambioko freskoak, Pietro Peruginok bere jaioterrian, Perugian, osatutako margolan multzo ikusgarri bat da, Sala delle Udienze del Collegio del Cambio delako gela apaintzen duena. Trukearen Kolegioa edo Collegio del Cambio delakoa, hiriko moneta-trukatzaileen korporazioa zen, eta bertako gela honetan egiten zituen udienze edo bilkurak. Quattrocentoko eta Umbriako eskolako azken urteetako pintura italiarraren gailurretako bat lortu zuen Peruginok.

Collegio del Cambioko Peruginoren freskoak
Jatorria
Sortzailea(k)Il Perugino
Sorrera-urtea1496
Ezaugarriak
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa, margolaritza erlijiosoa eta Umbrian school (en) Itzuli
Deskribapena
Kokapena
LekuaAudientzien aretoa
Epaimahaiaren bankura begira ikusten dena.
Kontrako alderanzko ikuspegia.
Ganga eta sabaia.
Peruginoren autorretratua, koadro faltsuan sartua.

Historia aldatu

1496an, Collegioak bere pintura-dekorazioa Peruginori enkargatzea erabaki zuen. Perugino bere ibilbideko gailurrean zegoen eta 1498 eta 1500 bitartean egin zuen lan fresko horietan. 1507ko ekainaren 11n urrezko 350 dukat ordaindu zizkioten.

Lanean ari zela, Andrea d'Assisi eta Rafael Sanzio bezalako ikasleek lagundu zioten, azken honi Indarraren alegoria eta Salomonen aurpegia egozten zaizkiolarik.

Programa ikonografikoa aldatu

Programa ikonografikoa homogeneoa da eta gainerako dekorazioarekin integratuta dago, groteskoen lehen adibideetako bat barne. Gaia Francesco Maturanzio humanistak erabaki zuen: jakintza paganoaren eta jakintza kristauaren arteko komunztadura, bertuteen bidez. Antzinateko bertute kardinalen, jakintsuen eta heroien azpian; dohain teologalen azpian, Aita Betierekoa aingeru artean, inguruan dituelarik profetak, Sibilak (itxaropenaren adierazgarri), Transfigurazioa (fedea) eta Natibitatea (karitatea). Gangan, jainko paganoen bidez irudikatutako planetak. Pilare batean, Katonen irudia jakinduriaren sinbolo gisa. Inspirazio gisa, Florentziako Palazzo Vecchioko Dei Gigli aretoko "gizon ospetsuak" hartu ziren, Domenico Ghirlandaio-ren (1481-1485) eta Folignoko Palazzo Trinciko freskoak.[1]

Freskoen eszenak eta xehetasunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Theodor Mommsen, "Petrarch and the Decoration of the Sala Virorum Illustrium in Padua". The Art Bulletin. Vol. 34, No. 2., 1952. fuente citada en it:Palazzo Trinci

Kanpo estekak aldatu