Club Natación Elkarteko zubia
Club Natación Elkarteko zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko oinezkontzako zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Labriteko jaitsiera eta Medialuna parkearen azpialdeko eremua eta Magdalena auzoak elkarlotzen ditu. Izena zubiaren bi aldetan Club Natación igeriketa elkartearen instalakuntzak egoteari zor dio.
Club Natación Elkarteko zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′02″N 1°38′09″W / 42.8171°N 1.63582°W |
Zaldainak 51,2 metro luze eta 3,7 metro zabal ditu. Erdiko habe misto batek osatzen du egitura. Karbono-altzairuzko txapa armatukoa da egitura, "U" formako sekzioa duena. Zorua eta barneko aldeak ipez estaliko dira (zur tropikala). Argiztatzeko, luminaria landatu bertikalak ditu, tarteka. Beheko aldea gauez argiztatzeko, foku bat du, urdin argikoa, diamante-punta nabarmentzen duena. Izan ere, gertaera gogoangarria zen hura, hantxe egin baitziren Iruñeko bigarren igeriketa txapelketak eta horixe baitzen ibaien behera zetozen enborren sarrera (paralelo zihoan ubide batera desbideratzen zituzten gero).
Kanpo estekak
aldatu