Club Deportivo Palencia Cristo Atlético

Club Deportivo Palencia Cristo Atlético Espainiako futbol taldea da, Palencia hirikoa.

Club Deportivo Palencia Cristo Atlético
Sorrera1985
Futbol zelaiaNuevo La Balastera
edukiera: 8.100 lagun
PresidenteaEspainia David Nieto
EntrenatzaileaEspainia Rubén Gala Zorrilla
LigaHirugarren maila RFEF
2023-246.a
Webguneawww.cristoatletico.es
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

Aurrekariak

aldatu

Palencian hainbat futbol talde sortu eta desegin izan dira historian zehar. 1929ko ekainaren 16an sortu zen 'Club Deportivo Palencia eta behe mailatan ibili ondoren 1942an hirugarren mailara igo zen. 1941ean Fábrica de Armas taldearekin elkartu eta Club Deportivo Fábrica Nacional de Palencia izena hartu zuen. 1950an hasierako izena berreskuratu zuen baina 1952an desagertu egin zen.

1952an hirian zeuden sei taldek bat egin zuten hiriko ordezkaria izango zen talde handi bat sortzeko eta Atlético Palencia sortu zen. 1954an 3. mailara igo zen. 1960-61 denboraldian hiriko beste talde batekin SDU Castilla bat egin zuen eta Palencia Club de Futbol eratu zen. 1964an ordea desegin behar izan zen.

1968an Bonifacio Aguayo Lorent traumatologoa Otero CF talde txikiaren lehendakari izendatu zuten eta taldeari izena aldatuz Palencia Club de Futbol berri bat agertu zen. 1986 arte iraun zuen eta lau denboraldi egin zituen bigarren mailan. 1986an azkenean desagertu egin zen taldea.

1975ean Palenciako El Cristo auzoan CD Cristo Olímpico taldea sortu zen eta 1980tik Palencia CF-ren harrobiko taldea izan zen. 1986an Palencia CF desegin zenean CD Cristo Olimpicok hartu zuen haren lekukoa. 1989an izena aldatu eta Club de Fútbol de Palencia bihurtu zen. 2011ean Kirol Elkarte Anonimoa bihurtu zen eta zale batzuek ez zuten begi onez ikusi, orduan Club Deportivo Palencia taldea sortu zuten, izen ofiziala Club Deportivo Palencia Balompié zuena.

CF Palencia SAD 2013an desegin zen eta CD Palencia gelditu zen hiriko talde nagusi. Taldeak 2019 artean iraun zuen.

Gaur egungo taldea 1985ean sortu zen, hau ere El Cristo auzoan, eta horregatik Club de Fútbol Cristo Atlético izena hartu zuen. 2006an Club Deportivo Cristo Atlético eta 2019an hiriko talde nagusi bihurtzean Club Deportivo Palencia Cristo Atlético izena hartu zuen.

Uniformea

aldatu
     
 
 
 
Palencia CF 1960
     
 
 
 
Palencia CF 1968-1986
     
 
 
 
CD Palencia Balompié
     
 
 
 
CD Palencia Cristo Atl.

Datuak

aldatu

CD Palencia Cristo Atlético soilik, 2024-25 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
  • Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 2
  • Denboraldiak 3. mailan: 13
  • Denboraldiak Hirugarren maila RFEFn: 2
  • Ligako posturik onena: 8.a Bigarren B mailan (1987-88 eta 1989-90ean)

Azken urteetako ibilbidea

aldatu
Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2007-08 4 3. maila 19.a
2008-09 5 Erregional Preferentea 4.a
2009-10 5 Erregional Preferentea 2.a
2010-11 4 3. maila 15.a
2011-12 4 3. maila 9.a
2012-13 4 3. maila 12.a
2013-14 4 3. maila 16.a
2014-15 4 3. maila 15.a
2015-16 4 3. maila 16.a
2016-17 4 3. maila 4.a
2017-18 4 3. maila 3.a
2018-19 4 3. maila 7.a
2019-20 4 3. maila 6.a
2020-21 4 3. maila 2.a
2021-22 4 Bigarren maila RFEF 5.a 2. itzulia
2022-23 4 Bigarren maila RFEF 14.a (jaitsi) 1. itzulia
2023-24 5 3. maila RFEF 6.a -
2024-25 5 3. maila RFEF -

Kanpo estekak

aldatu