Clitocybe geotropa var. maxima

Clitocybe geotropa var. Maxima Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ale gazteak bakarrik prestatu behar dira, oina baztertu egin behar da, gogorregia eta haritsua da.

Clitocybe geotropa, var. Maxima
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaInfundibulicybe
EspezieaInfundibulicybe geotropa
Barietatea Clitocybe geotropa var. maxima
[[|]]

Sinonimoa: Clitocybe maxima.

Deskribapena aldatu

Kapela: 10 cm-tik 40 cm-ra bitarteko diametrokoa, leuna edo zetaduna, hasieran krema mate kolorekoa zilar koloreko distira zurixkekin, gero txigortu zurbil kolorekoa, okrea edo hurraren kolorekoa. Inbutu forman deprimitua, titirik gabe edo oso txikiarekin. Ertza lobulatua eta batzuetan urratua.

Orriak: Dekurrenteak, oso estu, krema kolorekoak edo kapelaren antzeko kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, sendoa, haritsua, hasieran zurixka, ondoren okre antzeko kolorekoa.

Haragia: Zuria, haritsu samarra, trinkoa, Clitocybe geotropa delakoaren antzeko usain atsegina du.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Maxima epitetoa berriz latinetik dator, handiena, esan nahi duen, "maxima" hitzetik. Handiak direlako.

Jangarritasuna aldatu

Jateko ona, baina ez Clitocybe geotropa bezain preziatua. Maitagarrien eraztunetan hazten da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe geotropa delakoarekin, Clitocybe maxima espezieak kapela askoz handiagoa du eta titirik gabea.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, hostozabalen basoetako soilguneetako belarretan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 155 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 369 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando,. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 208 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 164 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu