Clifford Dupont

politikari rhodesiarra

Clifford Walter Dupont (Londres, 1905eko abuztuaren 6a - Salisbury, 1978ko ekainaren 28a) rhodesiar politikaria izan zen. Rhodesiako lehendabiziko presidentea izan zen 1970etik 1976ra.

Clifford Dupont
1. Rhodesiako presidentea

1970eko martxoaren 2a - 1975eko abenduaren 31 - John Wrathall
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClifford Walter Dupont
JaiotzaLondres1905eko abenduaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaHarare1978ko ekainaren 28a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaBishop's Stortford College (en) Itzuli
Clare College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Rhodesian Front (en) Itzuli

Londresen jaio zen eta zuzenbidea ikasi zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Bigarren Mundu Gerran Afrikako iparraldeko artilleriako ofizial gisa parte hartu zuen. Hego Rhodesia 1947an bisitatu zuen lehen aldiz, eta gero hara joan zen, baserri bat martxan jarri zuen lekura.

Politikan 1958an sartu zen eta Rhodesiako Fronteko kide izan zen. 1964an, Ian Smithi boterera iristen lagundu zion eta Smithek lehen ministrorde izendatu zuen. Dupont Rhodesiaren aldebakarreko independentzia aldarrikapenaren sinatzaileetako bat izan zen 1965eko azaroaren 11n, nahiz eta aldarrikapenak ez zuen nazioarteko aitorpenik jaso. 1970ean errepublika aldarrikatu zen eta parlamentuak Dupont presidente aukeratu zuen. 1976an dimisioa eman zuen osasun arrazoiengatik.