John Wrathall

politikari rhodesiarra

John James Wrathall (Lancaster, 1913ko abuztuaren 28a - Salisbury, 1978ko abuztuaren 31) rhodesiar politikaria izan zen. Rhodesiako 2. presidentea izan zen 1976tik 1978ra.

John Wrathall

2. Rhodesiako presidentea

1976ko urtarrilaren 14a - 1978ko abuztuaren 31
Clifford Dupont - Henry Everard
Bizitza
JaiotzaLancaster1913ko abuztuaren 28a
Herrialdea Rhodesia
HeriotzaHarare1978ko abuztuaren 31 (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaLancaster Royal Grammar School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Rhodesian Front (en) Itzuli

Find a Grave: 6442073 Edit the value on Wikidata

Ingalaterran jaioa, kontabilitatea ikasi zuen. 1935ean Rhodesiara emigratu zuen eta hamar urtez lan egin zuen zerga sailean. 1946tik aurrera kontulari lanetan aritu zen Bulawayon.

1949an Bulawayoko udaletxeko kide hautatu zuten eta 1954an parlamentuko kide. 1962an Rhodesiar Frontearen sortzaileetako bat izan zen. Hezkuntza, Osasun eta Finantza ministro ere izan zen.

Ian Smithi boterera igotzen lagundu zion 1964an, eta Rhodesiako Independentziaren Aldebakarreko Adierazpenaren sinatzaileetako bat izan zen 1965eko azaroaren 11n. Finantza ministro gisa, rhodesiar liberaren ordez rhodesiar dolarra jartzeaz arduratu zen.

1976an Rhodesiako presidente hautatu zuten eta bihotzekoak jota hil zen bi urte geroago.