Clayton Oscar Person
genetista kanadarra
Clayton Oscar Person (Regina, Saskatchewan, Kanada, 1922ko maiatzaren 16a - Vancouver, Kanada, 1990eko irailaren 1a) biologoa izan zen. Saskatchewanen eta Albertan hezi zen. Bizkarroi-ostalari arteko harremanen genetikaren munduko ikertzaile handienetakoa izan zen. Bere metodo teorikoak oso erabiliak izan dira —nekazaritzan eta basogintzan, batez ere— bizkarroiek eragindako eritasunei aurre egiteko. 1981. urtean Kanadako Errege Elkartearen Flavelle domina eman zioten, eta hurrengo urtean Kanadako Genetika Elkartearen Bikaintasunaren saria eskuratu zuen.
Clayton Oscar Person | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1922ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | 1990eko irailaren 1a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lundeko Unibertsitatea Saskatchewango Unibertsitatea Albertako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | genetista |
Enplegatzailea(k) | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society of Canada (en) |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.