Clavícula Salomonis edo Salomongo giltza (Hebraeraz Mafteaḥ Shelomoh [מפתח שלמה], gaztelaniaz Clavícula de Salomón) magiari buruzko grimorio klasikoaren izenburua da. Dirudienez, Italian XIV. edo XV. mendean idatzi zen, Errenazimentuko magia praktikoaren gaineko liburua izanik. Egileek Salomon erregeak idatzitako liburua izango balitz bezala aurkeztu zuten.

Liburuaren eskuliburuetan aurkitatutako pentakulo bat.

Salomon aztia aldatu

Salomon David Israelgo erregearen eta Betsaberen bigarren semea izan zen. David, Salomonen aitak, Betsaberekin ezkontzearren honen aurreko senar Urias hitita gudara bidali zuen bertan hil zedin Betsabe alargun bihurtuz. Natan igarleak bere bekatuaren ordainetan Jainkoak Davidek bere lehen semea hil zezala agindu zuela esan zion erregeari. 2 Samuel 12:14; Jainkoaren arerioen blasfemia sustatu zenuen: lit. Jainkoaren etsaiak ikaragarri iraindu dituzu. Aste oso bat jan gabe eta otoitzean igaro ostean, Davidek bere semea hil zela jakin zuen eta Betsaberen atsekabea lausotu, laster izanen zen Betsabe berriz haurdun Salomon jaio zelarik. Itun Zaharrak Salomon Israelgo errege moduan aurkezten du, Jerusalemgo tenpluaren eraikitzaile bezala. Salomon, bestetik, poemen eta kanten sortzailea eta landareen zein animalien sekretuen ezagutzaren jabea zen, beti aipatutako testuen arabera. Izan ere, inoiz ez du aztia moduan aurkezten. Salomonen erregealdia K. a. X. mendean izan omen zen eta astrologo zein aztiren ospea askoz beranduago zabaldu zen. K. a. I. mendean Flavio Josefo historiagileak Salomon exorzismoak eta deabruen aurkako konjuruen gaineko 3.000 liburuen egilea zela esan zuen. Horren arabera, ordurako errege juduaren azti-ospea oso zabalduta zegoen.

Edukia aldatu

Asko dira Clavícula Salomonis izenburupean ezagutzen diren liburuak, artean oso desberdinak. Besteak beste, bertsio horiek hizkuntza hauetaz ezagutzen dira: grezieraz, latinez, arabieraz, hebraieraz, frantsesez, alemanez... Robert Mathiesen ikerlariak hamabi mota desberdinetan sailkatu ditu [1] beraz, ez dago behin-betiko edizio nagusi bat.

Orokorrean, eskuizkribuek magia egiteko formulak, errituak eta deabruei deitzeko araoak biltzen dituzte, guztia helburu desberdinez: ikustezin bihurtzeko, etsaiei zigortzeko, maitasuna lortzeko, aberastasuna...

Erreferentziak aldatu

  1. Robert Mathiesen: The key of Solomon : towards a typology of the manuscripts Societas Magicas Newsletter issue 17, 2007ko udaberrian

Kanpo estekak aldatu

Ikus, baita ere aldatu