Claus Sluter (Haarlem, 1345Dijon, 1406) herbeheretar eskultorea izan zen.

Claus Sluter

Bizitza
JaiotzaHaarlem, 1340
HeriotzaDijon, 1406 (65/66 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lan nabarmenak
KidetzaGuild of the Four Crowned Ones (en) Itzuli

Musicbrainz: c84a6596-026b-4bab-a745-efb225205d87 Edit the value on Wikidata
Claus Sluter: Le Puits de Moïse (1405); David eta Jeremias

1379an, Bruselan ari zen lanean. 1385ean, Jean de Marvilleren lantegian egiten zituen eskulturak. Filipe Ausarta Burgundiako dukeak eskulturak eskatu zizkien Dijongo Champmol kapera dekoratzeko. Lan horretan ari zirela, Marville hil egin zen eta Sluterrek hartu zuen lanaren ardura. Lan asko egin zituen arren, gehienak galdu egin dira. Gaur egun arte iritsi diren lan nagusiak hiru dira: Dijongo kaperako atariko eskulturak (horietako bat, Ama Birjina Haurrarekin, 1385-1393); Kalbarioa edo Le Puits de Moïse (1405, Moisesen Putzua) Dijongo kaperaren klaustroan, eta Pleurants de la tombe de Philippe le Hardi (1410, Filipe Ausartaren hilobia), batez ere emakume deitoratzaileen segizioa dela eta, ezaguna dena. Errealismoa espiritualismoarekin eta irudien handitasunarekin lotu zituen. Haren lanak eragin handia izan zuen XV. mendeko eskultoreen eta margolarien artean.

Erreferentziak aldatu