Clara Peeters

Margolari flamendarra

Clara Peeters edo Clara Lamberts (Anberes?, c., 1580/1590-1621. urtearen ondoren) margolari flandestarra izan zen, hegoaldeko Herbehereetan (gaur egungo Belgikan) natura hila hasi zuenetako bat.[1][2] Natura hilen objektuetan ezkutatutako autorretratuaren erabilera ezagutaraztea izan zuen ezaugarri, beste artista askok imitatu zituenak.[2] Munduan hogeita hemeretzi lan gordetzen dira bere sinadurarekin edo inskripzio batekin, eta, horri esker, margolari hori Europan XVII. mendearen lehen erdian aktibo egon zen emakume artista bakarretakotzat jotzen da.[3] 2016. urtean, Clara Peeters izan zen Prado Museoko erakusketa bateko lehen emakume margolaria.[4]

Clara Peeters
Self portrait, by Clara Peeters.jpg
Bizitza
JaiotzaAnberes, 1594
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
Talde etnikoaHerbeheretarra
HeriotzaAnberes, 1657 (62/63 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista
Lantokia(k)Anberes
Lan nabarmenakStill life with fish, oysters and shrimps (en) Itzuli
Still life with flowers (en) Itzuli
MugimenduaFlemish Baroque painting (en) Itzuli
Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Genero artistikoaizadi hila

BiografiaAldatu

Biografia ezezaguna izan arren, Jan Peetersen alaba izan zela uste da. Anberesen jaio zen, eta 1594ko maiatzaren 15ean bataiatu zuten Santa Walpurgis elizan. Artista goiztiarra izan zen, 1607an ezagutu zen lehen lana (Galleten natura hila, La Haya, Hoogsteder galeria) pintatu baitzuten.[5] Ikerketa berriagoek, ordea, adierazten dute Malinetan jaio zela 1587 inguruan eta artista-familia batean. Clara Lamberts izanik bere izena, Henrick Peeters II margolariarekin ezkondua.[6] Ez da ezagutzen familia-esparruan arte-prestakuntzarik jaso zuenik, eta, dokumentazio zehatzagorik ezean, uste da Anberesen lan egin zuela, bai euskarrien markengatik, bai pinturetan agertzen diren detaileengatik. Bere lehen koadroaren data 1607a da.[6][3]

LanakAldatu

Natura hilen generoan espezializatuta zegoen, batez ere gosari eta lore-eszenen egile gisa, non itxuraz ordenarik gabe metatzen diren metalezko edo zeramikazko objektu preziatuak, loreekin, fruituekin eta arrantza edo ehiza-piezekin batera, kolore anitzeko multzo bat sortuz.[7]

Xehetasunean zorrotza, Peeters-ek miniaturazko autorretratu txikiak sartu zituen bere bodegoi batzuetako kopen erreflexuetan. Ehundurak bereizteko orduan ere oso trebea zen. Zenbait autorek sinbolismo erlijiosoak aipatzen dituzten beren pinturetan, bereziki Natura hila arrain eta katu batekin (Emakume Artisten Museo Nazionala), non arraina Kristoren sinboloa, gurutze baten posizioan egongo litzatekeen.[8]

 
Mahaia, 1611, olio-pintura taula gainean, 52 x 73 cm. Madril, Prado Museoa, Isabel Farnesio erreginaren bildumakoa.

Wendy Wasserstein-ek The Heidi Chronicles filmean aipatzen du Clara Peeters. Estatu Batuetako idazleak dio Peetersen lana gutxietsi egin zutela emakume izateagatik.

Pradoko Museo Nazionalak bere bodegoi onenetako lau ditu, bilduma errealekoak, eta horietako hiru 1611n sinatuak. Museo bakar batean ikus daitekeen obra-multzorik zabalena osatzen dute, artista horren ekoizpen ezaguna oso urria baita eta hainbat bildumatan sakabanatuta baitago (horietako batzuk pribatuak dira).

2016. urtean, Clara Peeters izan zen Pradoko Museoan erakusketa batean protagonista izan zen lehen emakume pintorea, Anberesko Arte Ederren Errege Museoarekin elkarlanean antolatuta.[9] Bere erakusketarekin batera, Europa Modernoaren hasieran emakume artisten egoeran jarri zen fokua.[4] Garai hartako emakume margolari gutxi batzuen artean, ez zegoen baimenduta marrazketa anatomikoa, gorputz maskulino biluziak naturaletik aztertzea eskatzen baitzuen. Horrek ikasteko aukerak murrizten zituen eta, horregatik, margolari asko bodegoian espezializatu ziren.[10]

ErreferentziakAldatu

  1. Tanto el año de su nacimiento como el de su muerte son desconocidos. En RKD, voz «Clara Peeters», se manejan fechas que van de 1580 a 1589 para el nacimiento y de 1621 a en o después de 1641 para el fallecimiento, y probablemente en Gante, y en la colección del Museo del Prado el nacimiento se sitúa en torno a 1588/1590 y la muerte después de 1621.
  2. a b Laura Franganillo Lobato. Clara Peeters, una artista por redescubrir - Mito | Revista Cultural. .
  3. a b Peeters, Clara. .
  4. a b Clara Peeters será la primera mujer pintora protagonista de una exposición en el Museo del Prado. .
  5. Vlieghe, p. 461, nota 62, considera improbable la identificación de la pintora con la niña bautizada con ese nombre en 1594 y, por tanto, la precocidad apuntada, defendida por P. Hibbs Decoteau en la primera monografía dedicada a la pintora: Clara Peeters 1594-ca. 1640 and the Development of Still-Life Painting in Northern Europe, Lingen, 1992.
  6. a b «Clara Peeters», en Rijksbureau voor Kunsthistorische Documentatie.
  7. Vlieghe, pp. 343-344. Vlieghe, por ello, denomina a este tipo de bodegón «bodegón acumulativo», del que habría sido iniciador Osías Beert.
  8. "Peeters, Clara" en Gaze, Delia, ed. Dictionary of Women Artists. 2 vols. Chicago: Fitzroy Dearborn, 1997, 1081.
  9. El arte de Clara Peeters - Exposición - Museo Nacional del Prado. .
  10. Clara Peeters. Una historia en imágenes - Interactivo - Museo Nacional del Prado. .

Kanpo estekakAldatu