Emakume Artisten Museo Nazionala

Emakume Artisten Museo Nazionala (ingelesez, National Museum of Women in the Arts, NMWA) Washington DC hiriko museoa da eta ikus-entzunezkoetan, arte eszenikoetan eta literaturan emakumezkoen lorpenak ezagutzera ematea du helburu.[1] NMWA 1981ean sortu zuten Wallacek eta Wilhelmina Holladayk. 1987an ireki zenetik,[2] museoak 4.500 pintura, eskultura, paper gaineko obra eta dekorazio artetik gorako bilduma eskuratu du. Bildumak Mary Cassatt, Frida Kahlo eta Élisabeth Louise Vigée-Le Brun-en lanak biltzen ditu, besteak beste. Museoa Estatu Batuetako leku historikoen erregistro nazionalaren zati den tenplu masoniko zaharraren eraikinean dago.

Emakume Artisten Museo Nazionala
Antzinako Tenplu Masonikoa, gaur museoa Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Barruti federalKolunbiako Barrutia
Ameriketako Estatu Batuetako hiri Washington
Arkitektura
GaiaEmakumeen artelanak
Deskribapena
Irekitze data1981
Webguneahttps://nmwa.org/

Historia aldatu

Museoa artearen historia tradizionala zalantzan jartzeko helburuarekin sortu zen. Baztertuak edo aitortu gabeko emakume artistak ezagutzera eta emakumeek arte garaikidean duten lekua bermatzera bideratuta dago. Wilhelmina Cole Holladay, museoaren sortzailea, eta haren senarra, Wallace F. Holladay, 1960ko hamarkadan hasi ziren artea biltzen akademia museoaren bildumetan eta arte erakusketa garrantzitsuetan, emakumeak gutxi irudikatzeaz eztabaidatzen hasi zenean. Europan ikusitako Clara Peeters margolariaren lanak harritu zien: XVII. mendeko flandesko bodegoia. Peetersi buruzko informazioa bilatu zuten eta artearen historiako testu kanonikoetan (H.W. Janson, History of Art) aurtkitu zuten ez zegoela ez Peeters ez beste edozein emakume artista. Emakumeen artelanak biltzera eta museo-ikerketa zentro bat sortzera konpromisoa hartu zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu