City of Angels (filma)
City of Angels (euskaraz Aingeruen Hiria), 1998ko Brad Silberling estatubatuarrak zuzendutako fantasia eta amodiozko film bat da. Wim Wenders alemaniarrak zuzendutako Der Himmel über Berlin (1987, Zeruan Berlin gainean) filmaren berregokitzapena da. Nicolas Cage, Meg Ryan, Dennis Franz eta Andre Braugher aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuIkustezina den norbait somatzen dugunean, gure artean aingeru bat dagoelako da. Hau Maggie Ricen (Meg Ryan) kardiologoaren kasua da, horregatik zerutik iritsi berri den Seth (Nicolas Cage) aingeruaz interesatzen hasiko da. Beren harremanerako oztopo bakarra Seth hilezkorra dela da.
Aktoreak
aldatu- Nicolas Cage: Seth
- Meg Ryan: Maggie Rice doktorea
- Andre Braugher: Cassiel
- Colm Feore: Jordan Ferris
- Dennis Franz: Nathaniel Messinger
- Robin Bartlett: Anne
- Joanna Merlin: Teresa Messinger
- Sarah Dampf: Susan
Kanpo loturak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)