Circle of Friends (euskaraz "Lagun Taldea") 1995eko Pat O'Connor zinema zuzendariaren filma bat da. Maeve Binchy idazlearen Circle of Friends eleberrian oinarritua dago. Chris O'Donnell, Minnie Driver, Saffron Burrows, Alan Cumming eta Colin Firth aktoreek antzeztu zuten.

Circle of Friends
Jatorria
Argitaratze-data1995
IzenburuaCircle of Friends
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta film erromantikoa
Iraupena103 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaCircle of Friends (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Pat O'Connor (en) Itzuli
[[Kategoria:Pat O'Connor (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Andrew Davies
Antzezlea(k)
Chris O'Donnell
Minnie Driver
Saffron Burrows
Alan Cumming
Colin Firth
Aidan Gillen
Geraldine O'Rawe (en) Itzuli






[[Kategoria:Geraldine O'Rawe (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaFrank Price (en) Itzuli
Arlene Sellers (en) Itzuli
Alex Winitsky (en) Itzuli
[[Kategoria:Frank Price (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Arlene Sellers (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Alex Winitsky (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJohn Jympson
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Kamen
Argazki-zuzendariaKenneth MacMillan (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDublin

IMDB: tt0112679 Filmaffinity: 443462 Allocine: 31000 Rottentomatoes: m/circle_of_friends Mojo: circleoffriends Allmovie: v134568 TCM: 70950 Metacritic: movie/circle-of-friends TV.com: movies/circle-of-friends Netlix: 378344Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma 1950eko hamarkadako Irlandako Errepublikan girotua dago eta Bernadette "Benny" Hogan (Minnie Driver) eta bere lagumin diren Eve Malone (Geraldine O'Rawe) eta Nan Mahon-en (Saffron Burrows) bizipenak kontatzen ditu. Hasieran heuren haurtzaroa agertzen da, hain zuzen ere jaunartzean: Benny alaba bakarra da, bere gurasoek guztiz maitatua, Eve lekaimeek hezitu duten umezurtza da, eta Nan txiroa da baina bere edertasunari esker nesken artean nabarmentzen da.

Urte batzuk beranduago Benny jada Dublingo unibertsitateko ikaslea da, bertan Benny Jack Foley (Chris O'Donnell) gazte galaiaz maitemintzen da, ikasteaz gain errugbian jokatu eta bere aitaren ibilbidea jarraitzen saiatzen ari den mediku baten semea, nahiz eta lanbide horrek gehiegi konbentzitu ez. Neskek Dublin bisitatzen dute, Nan neska heldu eta sofistikatua da, bere edertasunaz gizonak txoratzeko gai dela jabe da, Simon Westward (Colin Firth) aberatsarekin harremana hasten du. Bienbitartean, Eve Aidanez (Aidan Gillen) maitemindu eta bikotekide egiten dira.

Benny katolikoa denez ezkontza aurreko sexu harremana izateari uko egiten dio, hau Jacki ez zaio gustatzen, bitartean Nanek Simonek zinez maite duela uste du, aurrera pausoa emanez. Bennyren aita hil egiten da, hortaz unibertsitatea eta Jack ikusteari laga eta bere jaioterrira itzultzen da, han aita zenaren jostundendaz arduratzeko, bertan Sean Walsh (Alan Cumming) itxura eta izatea nazkagarriak dituen gazte ergela zain du, Bennyrekin ezkondu nahizik.

Nan haurdun gelditu eta Simonek bertan behera uzten du, trukean Ingalaterrara bidaiatu eta han abortatzeko dirua emanaz. Erabat etsituta, Nan tabernara joaten da, han Jack mozkortuta topatuko du, Nan harekin oheratzen saiatuko da ondoren itxaroten ari den haurraren aita Jack dela esateko, biak ezkontzera behartuarazi. Jackek erabat engainaturik baiezko ematen du, ustez ohoregarriagoa delakoan, eta Bennyri dena kontatzea erabakitzen du, Benny oso atsekabetua gelditzen delarik.

Baina Evek egia zein den dakienez festa batean Nani aurre egiten dio, bere gezurra azaleratuz; Nanek gezurrean oinarritutako ezkontza batean haurra inoiz ezingo dela behar bezala hezitu onartzen du, hortaz Jackekin zuen konpromezua bertan behera hausten du. Nanek Benny eta Jacki bere etsipen ekintza barka diezaioten eskatzen die, eta jaiotzera doan bere haurrarekin bizitza berri bat hasteko asmoz Ingalaterrara martxa egiten du.

Jodtudendan, Sean Benny bere gelan bortxatzen saiatzen eta honek aurka egiteko borrokan Seanek urte askotan zehar bere familiari iruzur egin eta poltsikoratutako diru piloa topatzen du. Seanek denda eta herria lagatuko dituela esaten dio, bere bizitza osorako ohorerik gabeko gizon gisa gelditu dela aitortuz.

Jackek Benny berreskuratu asmoz hura bisitatuko du, baina hau ez da mutila berehala barkatzeko prest azaltzen eta bere konfidantza berreskuratzeko denbora asko pasatu beharko dela erraten dio. Jackek bere pazientzia eta apaltasuna agertzen dizkio, eta azkenik, Benny baiezkoa eman eta Jacken maitasun eta ezkontza proposamenak onartuko ditu.

Pertsonaiak aldatu

Kokapena aldatu

Filma Burnham Beeches udalerrian (Buckinghamshire, Ingalaterra), Dublin eta Kilkennyko konderria (Irlandako Errepublika) filmatua dago.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu