Chlorophyllum agaricoides
Clorophyllum agaricoides Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gleba berehala hauts itxurako masa bat bihurtzen da. Balio gastronomikorik gabea.
Chlorophyllum agaricoides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Chlorophyllum |
Espeziea | Chlorophyllum agaricoides Vellinga, 2002 |
Genero bitxi hau Agarical-tzat har genitzakeen espezieek osatzen dute, baina erabat bihurtu ez zirenek. Kapela konikoa edo esferikoa dute, eta behealdetik gorantz berandu irekitzen dira. Errezel orokorra, espezie batzuetan, bolba moduan itsatsita geratzen da oinari. Kapela irekitzean, oinaren jarraipena ikusten da, kapelaren goialdean esporen-masaren artetik. Gleba gelaxka batzuek osatzen dute, orri gisako trabekulek bananduta, esporak daude hemen.
Sinonimoak: Secotium agaricoides, Endoptychum agaricoides.
Deskribapena
aldatuKapela: Konikoa, 10 cm-rainoko garaierakoa eta 6 cm-rainoko diametroa oinarrian. Arre argi kolorekoa, ezkatatxo ilunagoekin.
Hanka: Alderantzizko kono baten itxuran, 1 eta 3 cm bitarteko luzerakoa.[2]
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuEspezie hau, behin ikusten bada, ia ezinezkoa da nahastea.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, simaurtutako larreetan, herriguneetatik edo abeltzaintzatik gertu. Badirudi Gaztelan ateratzen dela, Madrilen eta Abilan, baita Katalunian ere. Urria.
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Brasil.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 713 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.