Chivalry 2022ko britainiar komedia dramatikoa da, Steve Cooganek eta Sarah Solemanik Channel 4entzat egina.

Chivalry (telesaila)
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Ezaugarriak
IMDB: tt11714570 Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Cameron eta Bobby dira bikote protagonista: lehena, porrot komertzial bati buelta eman ezinean dabilen ekoizle matxista beteranoa; bigarrena, filmaketa estudioan feminismoa lau haizeetara aldarrikatzen duen zuzendaria. Cameron harroak ez du onartu nahi garaiak aldatu direla, eta, bien bitartean, Bobby benetako parekidetasuna bermatu nahian dabil kamera angelu bakoitzean. Harekin harreman estuan ageri da lanean intimitate koordinatzailea, sexu eszenetan aktoreen ongizatea ziurtatzeaz arduratzen den figura eta, hain justu, Me Too mugimenduaren ondotik filmaketetan nabarmen ugaritu dena.[1]

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Feminismoa kameren atzean ere» Berria 2023-09-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.