Chicagoko Ekialdeko Institutua


Chicagoko Ekialdeko Institutua (ofizialki: Institute for the Study of Ancient Cultures, West Asia & North Africa (ISAC), eta aurretik, Oriental Institute (OI)), Chicagoko Unibertsitatearen Antzinako Ekialde Hurbilerako museo arkeologiko, artxiboa eta ikerketa departamendua da. 1919an sortua izan zen eta mundu mailan Antzinako Ekialde Hurbileko historia eta arkeologiako erakunde garrantzitsuenetakoa da, eta Ekialde Hurbileko objektuen bilduma onenetakoa du. Euren web gunearen arabera, 350.000 artefaktu arkeologiko baino gehiago gordetzen dituzte.[1]

Chicagoko Ekialdeko Institutua
Map
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Illinois
Illinoiseko konderriCook konderria
City of Illinois Chicago
Arkitektura
Deskribapena

Indusketa arkeologikoak, artefaktuen analisiak, ikerketa-metodologia berrien garapena, museo-bilduma sistematikoen kudeaketa, azterketa filologikoak, ikerketa historikoak eta antzinako hizkuntzen hiztegien garapena egiten du. Institutuaren programa arkeologikoaren indargune nagusietako bat bere eskualde-estaldura zabala da, muga geopolitikoetan eta denboran zehar; adituak mesopotamiar, siropalestinar, anatoliar, irandar, egiptoar eta nubiar arkeologian eta testu-ikerketetan, guztiak eraikin berean ari dira lanean Ekialde Hurbil osorako ikerketa, irakaskuntza eta landa-proiektuak eskaintzeko.[2]

Egoitza eta bilduma

aldatu

Institutuaren egoitza, Art Déco eta arkitektura neogotikoaren arteko nahasketazko estilo batetako eraikin bat da, Mayers Murray & Philip arkitekto konpainiek diseinatua. Museoak, Ekialde Hurbil osoan eginiko indusketetatik datozen lanak ditu, horien artean, Megidoko boliak, Persepoliseko hondakinetatik datozen altxorrak, Khorsabadeko (Sargon II.aren hiriburua) eskultura mitologiko multzo bat eta Tutankamon egiptoar faraoiaren estatua monumental bat aurkitzen direlarik.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Institute for the Study of Ancient Cultures» isac.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  2. (Ingelesez) «Institute for the Study of Ancient Cultures, West Asia & North Africa (ISAC)» www.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).

Kanpo estekak

aldatu