Charles de Gaulle (R 91)

Charles de Gaulle (R 91) Frantziako hegazkin-ontzi bakarra da, Frantziako Itsas Armada bandera-ontzia dena. Hamargarren hegazkin-ontzi frantziarra da, eta energia nuklearraren bidez propultsatutako bere klaseko lehen ontzia,[1] baita estatubatuarra ez den lehen hegazkin-ontzi nuklearra ere. Bere izena Charles de Gaulleren omenez jaso zuen, frantziar armadako jeneral, Bigarren Mundu Gerran Frantzia Askeko burua eta Errepublikako Presidentea izan zena.

Charles de Gaulle (R 91)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNaval Group (en) Itzuli
Ekoizpen-lekuaNaval Group (en) Itzuli
Historia
COVID-19 pandemic on Charles de Gaulle
Eskaera 1986ko otsailaren 3a
Gila jartzea 1989ko apirilaren 14a
Uretaratzea 1994ko maiatzaren 7a
Esleipena 2001eko maiatzaren 18a
KudeatzaileaFrantziako Itsas Armada
Erregistro-herrialdeaFrantzia
GatazkaOpération Chammal (en) Itzuli eta War against the Islamic State (en) Itzuli
Honen parteForce d'action navale (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak9,43 (zingoa) × 64,36 (zabalera) × 261,5 (luzera) m
Erruna64 m
Zingoa9,43 m
Osagaiakflight deck (en) Itzuli (1a)
K15 (en) Itzuli (2a)
Identifikazioa
Berezko-portuaToulon

Itsasontziak Dassault Rafale M eta E-2C Hawkeye klaseko hegazkinak garraiatzen ditu. Europako bigarren ontzirik handiena da Almirante Kuznetsov errusiar hegazkin-ontziaren ondoren, eta, beharbada, kontinenteko hegazkin-ontzirik boteretsuena. CATOBAR motako hegazkin-ontzi bat da, eta Nimitz motako hegazkin-ontzien katapulta-mota bera erabiltzen du (C13 lurrun-katapultak hain zuzen ere).

Erreferentziak aldatu

  1. Webster, Paul. (1993). «French Foil MI6 Carrier Snoop» The Guardian.

Kanpo estekak aldatu