Charles Allan Gilbert
Charles Allan Gilbert (Hartford, Connecticut, 1873ko irailaren 3a - New York, 1929ko apirilaren 20a) Amerikako Estatu Batuetako artista eta ilustratzailea izan zen.
Charles Allan Gilbert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hartford, 1873ko irailaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1929ko apirilaren 20a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Art Students League of New York (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea eta film-zuzendaria |
Biografia
aldatuHartford, Connecticuten jaio zen. Hiru semeen hirugarrena zen. Gurasoak Charles Edwin Gilbert eta Virginia Ewing Crane ziren. Oso garbi ez dagoen arazoengatik haurtzaroan elbarrituaz bezala tratatua izan zen eta, denbora-pasa moduan, marrazkiak egiten hasi zen. 16 urte zituelarik Charles Noel Flagg margolariarekin artea ikasten hasi zen. Flagg Connecticut estatuko erretratuen margolari ofiziala zen eta berak Connecticuteko Arte-ikasleen Liga sortu zuen. 1892an Gilbertek ere New Yorkeko Ikasleen Ligan apuntatu zen; etxe horretan bi denboraldi egon zen. 1894an, ikasturtea egiteko, Frantziara joan zen; han Parisko Académie Julianen ikasi zuen, Jean-Paul Laurens eta Jean-Joseph Benjamin-Constant irakasleekin.
Berriro Estatu Batuetan, Gilbert New Yorkera joan zen bizitzera. Han ezaguna egin zen hedabide desberdinetan (Scribener's, Harper's Magazine, The Atlantic Monthly) argitaratutako marrazkiei esker; baita ere egutegiak eta afixak prestatu zituen. Oraindik New Yorkeko Ligaren ikaslea zenean All is Vanity (Dena banitatea da) lana osatu zuen, egilearen ezagunena; marrazki hau, heriotzaren alegoria,[1] oso ezaguna egin zen 1902an Life aldizkarian agertu zenean.
Bere bizialdian Gilbertek liburu asko ilustratu zituen, besteak beste, Ellen Glasgowren Life and Gabriella (1916), H. G. Wellsen The Soul of a Bishop (1917), Gouverneur Morrisen His Daughter (1919), Edith Whartonen The Age of Innocence (1920) eta Booth Tarkingtonen Gentle Julia (1922). Film animatuetan ere oso goiz hasi zen lanean. Azken arlo horretan, 1915 eta 1916an, John R. Brayentzat lan egin zuen. Lan horiek, Silhouette Fantasies, mugitzen ziren itzalak ziren. Filmak Art Nouveau estilokoak ziren eta asko mitologia greziarraren interpretazioak izan ziren.
Lehen Mundu Gerran Gilbertek Armadarekin kolaboratu zuen. Artista bezala U.S Shipping Borrad erakunderako militar-kamuflajeak prestatu zituen. Lan horretan beste artistak ere ibili ziren: McClelland Barclay, William MacKay eta Henry Reuterdahl. Halaber, Gilbertek, Liberty Bonds programa barruan, gerrarako afixak prestatu zituen.
Gerra ondoren Gilbert New Yorken jarraitu zuen, 55 urte zituelarik pneumoniak jota hil arte.
Lanak
aldatuHaren lan ezagunena All is Vanity (Dena banitatea da, 1892) ilusio optiko batez oinarritzen da: gertutik emakumea ispilu batean aurrean ikusten den bitartez, hurrutitik burezur batez bihurtzen da. Lan hau 18 urte zituelarik egin zuen.
Gilberten beste lanak hauek dira:[2]
- Emakumea pianoa jotzen (1901), ikatzez egina.
- Emakumea larrosarekin, (1910), pastel oihal gainean egina.
- Losintxa
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz):Gilberten lanak Gutenberg proiektuan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Allan Gilbert |