Chaiote (sechium edule) kukurbitazeoen familiako landare igokaria da, eta haren fruitua. Landarea ile latzez estalia da, hostoak bihotz-itxurakoak dira eta loreak txikiak. Fruitua jateko ona da, mamitsua, udare-itxurakoa, 10-12 cm artekoa, berdea edo horixka eta azal kizkurra edo kanaleztatua du. Fruituez gainera, sustraiak ere jaten dira, eta gainerako parte berdeak aziendaren bazka gisa erabiltzen dira. Jatorriz Erdialdeko Amerikakoa da, eta han oso zabaldua dago.

Chaiote
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCucurbitales
FamiliaCucurbitaceae
LeinuaSicyoeae
GeneroaSicyos
Espeziea Sicyos edulis

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu