Cerverako gudua

Cerverako gudua (gaztelaniaz: Batalla de Cervera; arabieraz: معركة صخرة جربيرة‎) Burgosko herri horretatik gertu 1000ko uztailaren 29an izandako gudua izan zen. Guduan Gaztelako kondea zen Antso Gartzia I.ak eta Saldañako kondea zen Gartzia Gomezek nafar, leondar eta gaztelar gudarosteek osatutako armada zuzendu zuten andalustarren armadaren kontra.[1]

Cerverako gudua
Errekonkista
Data1000ko uztailaren 29a
LekuaCervera haitza, Espinosa de Cervera
Koordenatuak41°54′N 3°28′W / 41.9°N 3.47°W / 41.9; -3.4741°54′N 3°28′W / 41.9°N 3.47°W / 41.9; -3.47
EmaitzaOmeiatarren garaipena
Gudulariak
Banner of arms kingdom of Castile.svg Gaztelako konderria
Iruñeko Erresuma
Banner of arms kingdom of Leon.svg Leongo Erresuma
Umayyad Flag.svg Kordobako kaliferria
Buruzagiak
Banner of arms kingdom of Castile.svg Antso Gartzia I.a
Banner of arms kingdom of Castile.svg Gartzia Gomez
Umayyad Flag.svg Almanzor
Indarra
Ezezagunak Ezezagunak
Galerak
Ezezagunak 700

981ean Ruedako guduan egin zutenetik, kristauek lehendabizikoz eraso zuten lur zabalean eta, gainera, Almanzorren aurkako lehenengo koalizioa izan zen.

Kristauek armada musulmanaren bi hegalak eraso zituzten. Almanzorrek atzera-egitearen itxura egin ondoren, berak aukeratutako gudu-zelaian berriro kristauei aurre egin zien. Andalustarren garaipena erabateko izan zen, nahiz eta 700 erori izan.

ErreferentziakAldatu

  1. Martínez Díez, Gonzalo. (2005). El condado de Castilla, 711–1038: La historia frente a la leyenda. Marcial Pons Historia.

Kanpo estekakAldatu