Cerro de Valdemartín

Cerro de Valdemartín izenekoa Erdialdeko Sistemako zati den Guadarrama mendilerroko mendirik garaienetako bat da 2.280 metroko garaierarekin, eta Cuerda Larga izeneko mendi adarreko bigarren garaiena ere bada, Cabezas de Hierroren ondoren. Hegoaldean dagoen Manzanares el Real eta iparraldean dagoen Rascafría udalerrien arteko mugan dago, biak Madrilgo erkidegoko ipar-mendebaldekoak.

Cerro de Valdemartín
Datu orokorrak
Garaiera2.280 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak40°47′29″N 3°57′48″W / 40.7915°N 3.9632°W / 40.7915; -3.9632
MendikateaGuadarramako mendilerroa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
Babestutako-eremuaGuadarramako Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIparraldeko magaletik, Valdesquí eski estazioko aparkamendutik

Cerro de Valdemartínek profil biribildu bat du, distantzia handitik ikus daitekeena. Hego-mendebaldeko zatian, tontorretik gertu, Ventisquero de la Condesa deritzona dago, 2000 metroko altueran dagoen Manzanares ibaiaren iturri diren zenbait ur iturri isurtzen diren gune bat. Mendi honen hegoaldeko aurpegia Manzanares Goi Arroaren Parke Erregionalaren barnean dago, Lozoya harana bere iparraldeko aurpegian dago, eta ipar-mendebaldeko magalean Valdesquí eski estazioko pistak daude. Estazio honetako pistetako batek Valdemartín izena jasotzen du mendiaren omenez. Tontorra oso harritsua da, eta, jeitsi ahala, pinu gorrizko basoak, iparraldeko aurpegian, eta zuhaixka eremuak nagusitzen doaz.

Igoera, zailtasun handirik ez duena, 1860 metrora dagoen Valdesquí eski estazioko aparkamendutik abiatzen den bide erraz batetik egiten da, hego-ekialderanzko norantzan igotzen da eski pisten ertzetatik joanez eta tontorrera iristen da hiru kilometroko ibilbidearen ondoren.

Kanpo estekak aldatu