Cernuella virgata
Cernuella virgata lehorrek gasteropodo bat da. Oso ohikoa da Iberiar penintsulan, baina Mendebaldeko Europa eta Hegoaldeko Europan aurki daiteke. Munduko beste leku batzuetan ere ager daitezke, baina gizakiak sartu dituelako. Zuhaitz, belar eta zuhaixketan egon ohi dira atseden hartzen, baita gizakiek sortutako egituretan ere.
Cernuella virgata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Stylommatophora |
Familia | Hygromiidae |
Generoa | Cernuella (en) |
Espeziea | Cernuella virgata da Costa, 1778 |
Ezaugarriak
aldatuTamaina ertaineko barraskilo bat da, 10-25 milimetroko diametroarekin eta 6-19 milimetroko altuerarekin. Espirala altua da, 5-7 birekin helizean. Kolorea aldakorra da, baina normalki zurixka da eta espiral marroiak ditu.