Catholics (filma)

Catholics (euskaraz Katolikoak) 1973ko Jack Gold britainiar zinema zuzendariaren erlijio drama filma bat da. Martin Sheen, Trevor Howard, Raf Vallone eta Cyril Cusack aktoreek antzeztu zuten. Jatorriz, telefilma edo telebistara filma gisa estreinatu zeen.

Catholics (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1973
Jatorrizko izenburua Catholics
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa eleberri batean oinarritutako filma
Deskribapena
Oinarritua Catholics (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jack Gold
Gidoigilea(k) Brian Moore (en) Itzuli
[[Kategoria:Brian Moore (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Trevor Howard
Martin Sheen
Cyril Cusack
Michael Gambon
Andrew Keir
Raf Vallone





Ekoizpena
Ekoizlea Barry Levinson (en) Itzuli
Sidney Glazier (en) Itzuli
[[Kategoria:Barry Levinson (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Sidney Glazier (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Anne V. Coates (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Carl Davis (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Irlandako Errepublika
Kanpo estekak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etorkizun hurbil batean, Vaticano IV kontzilioaren ondorioz mugimendu berriztatzailea sortu da, Eliza Katolikoa kristautasuneko gainontzeko erlijioekin batu eta katolizismoaren jatorrizko dogmak alboratu ditu.

Halere, Irlandako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte isolatu bateko monasterio bateko irlandar fraide talde burugogor bat matxinatu eta jatorrizko dogma katolikoa eta iraganera itzultzea erabaki du: mezak latinez bakarrik eman eta usadiozko dogma katolikoaren arabera jardun. Erromak irlandar apaiz talde honen matxinada kezkaz ikusten du, horregatik apaiz komunitate horretan zer jazotzen den ikertu eta Vaticanori berri eman diezaion Aita Kinsella (Martin Sheen) ordezkaria bertaratu du.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu