Cataniako erromatar antzokia

Cataniako antzoki erromatarra Siziliako izen bereko hiriaren erdigunean dago. Antzokia II. mendean eraiki zen, zaharrago baten gainean, ziur aski I. mendekoa.[1] Italiako bigarren handiena izan zen, Erromako Koliseoa ondoren.[2]

Cataniako erromatar antzokia
[[]]
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Catania
Italiako udalerriCatania
Koordenatuak37°30′10″N 15°05′01″E / 37.50278°N 15.08361°E / 37.50278; 15.08361
Map
Ondarea
Webgune ofiziala

Deskribapena aldatu

Nahiko ondo kontserbatuta dago nahiz eta oso egoera onean ez egon. Gutxi gorabehera diametroko 800 metro ditu. Cavea edo publikoa esertzeko anfiteatroa gorde da, baita ere orkestraren espazioa. Baita ere eszenaren alde batzuk ikus daitezke. Eraikitzeko material nagusia Etna sumendiko labaren arroka izan zen. Guztira 5000 ikusleentzako espazioa zegoen.

Denborarekin elementu asko galdu ditu. Esaterako, marmola eta estatuak XI. mendean desagertu ziren, Cataniako katedrala eraiki zenean hain zuzen. XX. mendean, 70. hamarkadan oraindik erabili izan zen, batez ere udako espektakuluak eskaintzeko. Gaur egun bisitatu daiteke baina erabilera eta kontserbazioa inguruan eraiki diren edifizioek mugatzen dute erabat.[2]

Antzokitik gertu erromatar garaikoa den odeoi bat aurkitu da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cataniako erromatar antzokia