Catalunya Spirit edo Iñigo Tapias Sestaoko La Naval ontziolan 2001 eta 2003. urteen artean eraikitako gasontzia da. Guztira 284,4 metro luze ditu eta 138.000 metro kubikoko edukiera. Berez Naviera Tapias izeneko enpresak agindu zuen ontziaren eraikuntza, baina 2004ean Teekay Corporation enpresa kanadarrak Tapias ontzigintza enpresa erosi eta gasontziaren izena aldatu zuen. Gaur egun Iñigo Tapias Catalunya Spirit izenaz da ezaguna.

Catalunya Spirit
Jabea: Teekay Gas III SL
Kudeatzailea: Teekay Shipping
Eraikitzailea: La Naval ontziola, Sestao, Euskal Herria
Eraikitze urtea: 2003
Lehen bidaia: 2003
Ezaugarri orokorrak
Tonelaketa: 26000 tona
Luzera: 284,4 m
Gaina: 25.4 m
Sakonera: 12 m
Edukiera: 138.000 m3
Abiadura: 19,5 korapilo
Bandera: Espainia

2009an Repsolek Ameriketako Estatu Batuetan gasontzia erabiltzeko kontratua amaitzean, ontzia Espainiar estatura etortzea aurrikusten da.

Sestaoko ontziolan eraiki arren, eta Bilbora gasa maiz ekartzen duten Teekay Shipping konpainiaren ontzietako bat izan arren, Catalunya Spirit, gutxitan aritu da Bilboko portuan. 2010eko urtarrilaren 23an esaterako gasa ekarri zuen Trinidad eta Tobagotik Bilbora.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.