Catalina Aguilar Mastretta

mexikar gidoilaria, idazlea eta zinemagilea

Catalina Aguilar Mastretta (Mexiko Hiria, Mexiko, 1984) mexikar gidoilaria, idazlea eta zinemagilea da. Las horas contigo (2014), Todos queremos a alguien (2017) eta Cindy la regia (2020) filmak zuzendu zituen. Todos los días son nuestros (2016) nobelaren egilea da.

Catalina Aguilar Mastretta
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Mexiko
Jarduerak
Jarduerakzinemagilea, gidoilaria eta idazlea
Lan nabarmenak

Biografia aldatu

Catalina Aguilar Mastretta Angeles Mastretta idazlearen eta Héctor Aguilar Camín kazetariaren alaba da. Aguilarrek Komunikazio Lizentziatura egin zuen Unibertsitate Iberoamerikarrean; ondoren, New Yorkeko Unibertsitatean zinema eta gidoilaritza ikasi zituen American Film Institute-n.[1]

Ibilbidea aldatu

Aguilar Mastrettak 2008an egin zuen Tabacotla, bere lehen film laburra. 2010ean, Gritos de muerte y libertad telesailerako gidoilari gisa parte hartu zuen.[2]

2014. urtean, Echo Park filmaren gidoia idatzi zuen, Amanda Marsalisek zuzendutako drama erromantikoa. Filmak —Los Angelesen, Kalifornian— bikote-gatazkak aztertzen ditu zoritxarreko harreman sentimentaletan.[3]

Zinemako zuzendari gisa, 2014. urtean, Las horas contigo filmarekin egin zuen debuta, Opera prima[4] onenaren Ariel sarirako izendatua.

2016. urtean, Aguilar Mastrettak lehen eleberria argitaratu zuen, Todos los días son nuestros, «maitasun garaikideko historia» bati buruzkoa.[5]

Bigarren filma, Todos queremos a alguien, komedia erromantiko elebiduna da, Karla Souza eta José María Yazpik protagonista dituena. 2017an kaleratu zuten, eta 100 milioi peso bildu zituen karteldegian, eta bi milioi lagun zinema-aretoetan. Urteko bosgarren film mexikar arrakastatsuena izan zen.[6]

2018an, Katalinak Diablo Guardián telesaileko gidoilari gisa parte hartu zuen, Xavier Velasco idazle mexikarraren izen bereko nobelaren egokitzapenean.[7]

Hirugarren filma, Cindy la regia, Santiago Limón zinemagilearekin batera zuzendu zuen. Ricardo Cucamonga karikaturista mexikarraren lan komikoetan oinarritutako filma 2020ko urtarrilean estreinatu zen zinema-aretoetan. Industria Zinematografikoaren Ganbera Nazionalak 2020ko filmik arrakastatsuena izendatu zuen Cindy: 106 milioi peso bildu zituen eta 1.8 milioi lagun bertaratu ziren.[8]

Filmografia aldatu

Zinema
Urtea Filma Rola Oharrak
2020 Cindy la Regia Zuzendaritza Santiago Limónekin zuzendarikide
2017 Todos queremos algo Zuzendaritza eta gidoilaritza
2014 Las horas contigo Zuzendaritza eta gidoilaritza
Echo Park Gidoilaritza
2008 Tabacotla Zuzendaritza eta gidoilaritza Film laburra
Telebista
Urtea Seriea Rola Oharrak
2023 Cindy la Regia Ekoizpen exekutiboa
2022 Welcome to Flatch Zuzendaritza 2 atal
2021 Genera+ion Zuzendaritza 2 atal
Ginny & Georgia Zuzendaritza 2 atal
2020 Historia de un crimen: la búsqueda Zuzendaritza 2 atal
2019 Almost Family Zuzendaritza Atal 1
Superstore Zuzendaritza Atal 1
Vida Zuzendaritza 3 atal
2018 Diablo Guardián Sorkuntza 10 atal

Erreferentziak aldatu

  1. «Catalina Aguilar Mastretta» Enciclopedia de la literatura en México.
  2. Marilyn Mijares. (4 de octubre de 2020). «Catalina Aguilar Mastretta» National Association of Latino Independent Producers.
  3. Tsai, Martin. (14 de abril de 2020). Review: In ‘Echo Park,’ a romance plays out with an L.A. backdrop. .
  4. Festival Internacional de Cine de Morelia. (13-04-2015). «Lista completa de nominaciones a los premios Ariel 2015» Festival Internacional de Cine de Morelia.
  5. Santiago, Jesús Alejo. (8 de octubre de 2016). Catalina Aguilar Mastretta publica su primera novela. .
  6. Cámara Nacional de la Industria Cinematográfica. (2017). «Resultados definitivos 2017. 1 de enero al 31 de diciembre.» Canacine.
  7. Mijares, Mariana. (16 de mayo de 2018). Diablo Guardián: del papel a la pantalla bien hecha. .
  8. Esta fue la película mexicana más taquillera del 2020. 17 de diciembre de 2020.

Kanpo estekak aldatu