Cascanteko gaztelua
Cascanteko gaztelua Erdi Aroko gaztelua izan zen, Erriberako herri horretan zegoena. Gaztelua herriko armarrian agertzen da.
Cascanteko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Cascante |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Historia Aldatu
XII. mendean eraikia, 1256an Antso Fernanditz Montagutekoa bere tenentea izan zen. XIV. mendearen hasieran bi dorre handi eta hiru txiki zituen. 1378ko Nafarroa-Gaztela Gerra zela eta, bere hormak sendotu zituzten. Hurrengo mendearen hasieran, erregeen sasikumeen eskuetan izan zen (Leon eta Godofredo Nafarroakoak).[1]
1452an erregeak Martin Peraltakoa I.ari hiribildua eta gaztelua eman zizkion. 1551n Luis V.a Beaumontekoa Leringo kondeak 15.000 dukaten truke hiribilduari jaurerria, gaztelua eta errota barne, saldu zion.[1]
1802an bere hondakinak oraindik ikusgai ziren.[1]