Casa de las Rejas (Madril)

Madrilgo eraikin barrokoa
Artikulu hau Madrilgo Errejen Etxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Las Rejas etxea (argipena)».

Casa de las Rejas edo Las Rejas etxea (Errejen Etxea) Madrilgo eraikin bat da, XVII. mendeko arkitektura barrokoaren adibidea. 1980tik Madrilgo ESCRBC eskolaren egoitza da.[1]

Casa de las Rejas (Madril)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°25′13″N 3°42′38″W / 40.42027367°N 3.71058262°W / 40.42027367; -3.71058262
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea
ErabiltzaileaEscuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa

Historia aldatu

Ez da ezagutzen etxea nork eraiki zuen, ezta zehatz noiz edo zein jaberentzat, baina jada 1656ko Pedro Teixeiraren Madrligo planoan ageri da, eta garaiko Madrilgo adibide barroko bakanetakoa da 21. mendean gordetzen dena. XVII. mendean, eraikina zegoen kaleari Las Rejas kalea deitzen zioten, etxearen leihoetako errejengandik (gaur egun Guillermo Roland kalea da).

Etxeko maizterren artean Juan de Ciriza bizi izan zen han, FIlipe III.a Espainiakoaren idazkaria eta Estatu Kontseiluko lehendakaria, eta XIX. mendean han bizi eta hil zen Francisco Martínez de la Rosa, Espainiako Ministroen Kontseiluko lehendakaria.[1][2]

1970eko hamarkadan hutsik geratu zen, suteren bat izan zuen eta erortzeko zorian egon zen, baina Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak erosi zuen, eta Escuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales (ESCRBC) delakoa bertan kokatzeko erabili zen, 1980an berrirekiera eginez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu