Emmett Cary Middlecoff (Halls, Tennessee, Estatu Batuak, 1921eko urtarrilaren 6aMemphis, 1998ko irailaren 1a) PGA Tourrean 40 garaipen lortu zituen golf jokalari estatubatuarra izan zen. Bere karreran hiru txapelketa nagusi irabazi zituen: 1955eko Masters Txapelketa eta 1949 eta 1956ko AEBetako Irekia. Horrez gain, 1955eko PGA Txapelketan, 1948ko eta 1959ko Augustako Mastersean eta 1957ko AEBetako Irekian bigarren postua lortu zuen, eta guztira hamar top-5 eta hamabost top-10 lau txapelketa nagusietan. 1957ko Erresuma Batuko Golf Irekian egin zuen agerraldi bakarrak 14. postua lortu zuen.

Cary Middlecoff

(1950)
Bizitza
JaiotzaHalls1921eko urtarrilaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMemphis1998ko irailaren 1a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaTennesseeko Unibertsitatea
Christian Brothers High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta golf-jokalaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0585448 Find a Grave: 10450527 Edit the value on Wikidata

Middlecoffek golfean jokatu zuen Mississippiko Unibertsitatean eta Tennesseeko Unibertsitatean ikasle zela, NCAA All-American bihurtu zen 1939an eta Tennessee estatuko txapeldun izan zen 1940 eta 1943 artean. Ondoren, dentista gisa aritu zen Estatu Batuetako armadan Bigarren Mundu Gerran, eta horregaitik Doc (doktore) ezizena irabazi zuen bere golf jokalariaren garaian.

Bere hiru denboraldi onenak 1949, 1951 eta 1955 izan ziren, eta horietan zazpi, sei eta sei txapelketa irabazi zituen, hurrenez hurren. 1956an Vardon Trofeoa irabazi zuen kolpeen batez besteko baxuenagatik, baina ez zuen inoiz lortu diru irabazien zerrendako lehen postua.

PGA Tourrean jokatzeaz gain, golf jokalari honek 1953, 1955 eta 1959 Ryder Cup-en jokatu zuen, non 6tik 2,5 puntu lortu zituen. Ospetsua zen bere joko oso geldoagatik, eta horrek larritu egiten zituen bere lagunkideak.

Osasun arazo ezberdinak zirela medio, Middlecoffek 40 urterekin aldizka lehiatzeari utzi zion eta CBS golfeko teletransmisioetan iruzkintzaile gisa lan egin zuen. 1986an Golf Mundialaren Ospearen Aretoan sartu zuten.

Golf jokalaria Follow the Sun eta The Bellboy filmetan agertu zen bere buruaren papera egiten.

Kanpo estekak

aldatu