Carrowkeel (irlanderaz An Cheathrú Chaol) Irlandako hilobi megalitikoa da. Sligoko konderrian badago ere Roscommoneko Boyle herritik oso gertu dago.

Carrowkeeleko bi hilobi

Egitura

aldatu

Irlanderazko An Cheathrú Chaol izenak "gela estua" esan nahi du. Carrowkeeel Irlandako lau korridorezko hilobietako bat da, besteak Brú na Bóinne, Loughcrew eta Carrowmore dira, eta guztiak garai beretsuan eraiki ziren. Karbono-14 bidezko datazioaren arabera, hilobi hauek k.a. 3400 eta 3100 artean eraiki ziren. Hamalau korridorezko hilobi aurkitzen dira Caarrowkeelen eta sei gehiago daude alboan dagoen Keshcorran multzoan.

Kokapena

aldatu

Carrowkeel Arrow aintziraren ondoko muinoaren gainean dago eta hilobiak Cuil Irra penintsulari begira daude, mendebaldera beraz. Norabide hartan dago Carrowmore hilobia ere.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu