Carlo Ambrosini (Azzano Mella, Bresciatik hurbil, Lombardia, Italia, 1954ko apirilaren 15a - Brescia, 2023ko azaroaren 1a) italiar marrazkilaria izan zen.

Carlo Ambrosini

Bizitza
JaiotzaAzzano Mella1954ko apirilaren 15a
Herrialdea Italia
HeriotzaBrescia2023ko azaroaren 1a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaBrera Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea

Biografia aldatu

Gazte-gaztetatik hezi zuten artearen esparruan. Adierazkortasun handiko marrazkilaria izan zen, eta trebetasun aparta zuen irudi errealistak marrazten. Dardo argitaletxeak egin zizkion lehen irudi-eskaerak (1976).

1978tik 1982ra bitartean, Storia d´Italia a Fumetti egitasmo handian parte hartu zuen Enzo Biagiren zuzendaritzapean. 1983an, Giancarlo Berardi eta Ivo Milazzok sortu, eta Giancarlo Alessandrinik eta beste irudigile sonatu batzuek marraztutako Ken Parker istorio-sail arrakastatsuan lan egin zuen Ambrosinik. Orient-Express aldizkariak XV. mendean kokaturiko Nicho Macchia lehen lan historikoa argitaratu zion 1984an. Sail horrek harrera ona izan zuen merkatuan, eta beste herrialdetan ere oso ondo saldu zen. 1997an, Napoleone serie berria argitaratzen hasi zen, eta 2006ra arte jarraitu zuen. Ambrosiniren azken pertsonaia Jan Dix (2008) izan zen, Bonellin argitaratua.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Ambrosini