Capitano del popolo (italieratik, Herriaren kapitaina) Italian Erdi Aroan erabili zen titulu administratibo bat izan zen.

Orvieto hiriko Palazzo del Capitano del Popolo.

Instituzioa aldatu

XIII. mendearen hasieran sortu zen, populares izeneko herri lau geroz eta aberatsagoa (merkatariak, profesional ezberdinak, artisauak eta, itsas hirietan, barkuen jabeak) komunen administrazioan lanak eskuratzen hasi zenean Italiako hiri-estatu askotan. Populare hauek nobleziaren boterearen aurrean (podestà izeneko administrariarekin) udal arduradun baten beharra ikusi zuten. Bologna izan zen, Italiako iparrraldean, capitani del popolo izendatzen lehena, 1228an.

Capitano del popoloak podestàren gainean boterea zuen, askotan bi kontseilu autonoren laguntzarekin: artisau eta gremioetako maisuena bata (italieraz: arti e mestieri) eta gonfalonieriena bestetik, hiriko herrixkei lotutako lider militarren arduraduna.

Florentziako Errepublikan 1250an hasi ziren capitano del popolo bat edukitzen, Frederiko II.aren eskutik hiria askatzeko saiakerak zirela eta. Genoako Errepublikan ere kargua existitu zen hasierako faseetan.

XIII. mendeko bigarren erdian, hala ere, Capitano del popolo titulua despotismorako oinarri bilakatu zen, oinordekotza finkatu zelako. Tituluaren jabea aukeratzeko prozesuaren gaineko kontrola bereganatuz, hainbat familia garrantzitsuk (adibidez karguak boterea kentzeko helburua zuten aristokratak) euren hiri eta herrien gaineko boterea eskuratu zuten, Comune horiek Signoriatan eraldatuz (hau da, jaurerriak).

Italiako zenbait hiritan, kargu honi lotutako jauregi edo egoitza zibilak egon ziren, zeinak batzuk oraindik Palazzo del Capitano del Popolo izenez ezagunak diren.

Ikus, halaber: aldatu

Kanpo estekak aldatu