Palazzo del Capitano del Popolo (Orvieto)

Jauregi zibila Orvieton (Umbria)

Palazzo del Capitano del Popolo edo Palazzo del Popolo delakoa (Herriaren kapitainaren jauregia, edo Herriaren jauregia), Orvieto hiriko (Umbria, Italia) palazzo edo jauregi zibil zahar bat da, herriko Piazza del Popolo delakoan eraberrituta funtzio publikoak betetzen dituena 21. mendean ere.

Palazzo del Capitano del Popolo (Orvieto)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Umbria
ProbintziaTerniko probintzia
Italiako udalerriOrvieto
Koordenatuak42°43′10″N 12°06′39″E / 42.71939699°N 12.11094433°E / 42.71939699; 12.11094433
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1280

Historia

aldatu

Eraikina 1280 inguruan eraiki zen Orvieto hiriko gobernuan Capitano del Popolo titulu berria ezarri zenean, kontsulen eta Podestàren gobernu formarekin bat eginez. Jauregiaren eraikuntza Neri della Greca familiari egozten zaio; mende bat lehenago eraikitako aurreko jauregi papal baten aztarnen gainean egin zelarik[1].

1290eko azken urteetan Podestà eta hiriko Zazpi Jaunak bizi ziren Palazzo del Popolon. Gerora, jauregia Monte di Pietàren egoitza bihurtu zen, jatorri frantziskotarreko finantza-erakundea. Unibertsitate ikasketak ere eman izan ziren bertan, zuzenbide, teologia eta logika ikasgaietakoak.

Arkitektura

aldatu

Ezaugarri arkitektonikoetan nabarmentzen dira arkupedun logia, sarrerako eskailera handia, barneko areto handiak (Sala dei '400 delakoa adibidez), eta plazara eta hiriko gainerako eraikinetara begira dagoen terraza handi bat[1].

Eraberritze handi bat egin zen 19. mendearen amaieran, Paolo Zampi arkitektoaren eskutik; eta bestebat 1989an, zeinak barrualdea funtzio publikoetarako egokitu zuen, biltzarrak egiteko adibidez[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Italieraz) «Il Palazzo del Popolo a Orvieto» IDS 2015-01-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).
  2. (Italieraz) Palazzo del Popolo di Orvieto | Orvieto. 2015-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-04-30).

Kanpo estekak

aldatu