Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena
Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena Bernardo Atxagak idatzitako euskarazko narrazioa da. Irun Hiria Literatura Saria irabazi zuen idazleak ipuin honekin 1982an, eta 1988an Obabakoak liburuan sartu zuen.
Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bernardo Atxaga |
Argitaratze-data | 1982 |
Izenburua | Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | narrazioa, idazki aurkitua eta fantasia iluna |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Obabakoak |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Obaba |
Sinopsia
aldatuAurkitutako eskuizkribuaren eran idatzitako ipuina da. Adituren batek hamarkadak lehenago Obaban erretore izan zen Camilo Lizardi izeneko apaiz batek sinaturiko gutuna aurkitu du, eta aurkikuntzaren eta dokumentuaren nondik norakoak azaldu ondoren, pasarte irakargurrien transkripzioa egiten du. Pasarte horietan kontakizun harrigarri bat dago, badirudi herriko ume bat basurde bihurtzen dela dirudi basora ihes egindakoan.[1]
Interpretazioa
aldatuAna Morales literatura adituaren iritziz, ipuin adierazgarria da Obabakoak lanean Atxagak islatutako bi munduena, bata basoari dagokiona eta bestea kulturari. Basoa da, Atxagak dioenez,[2] “hasierako munduari dagokiona", tradiziozko haur ipuinetakoa adibidez, Txanogorritxukoa, eta erlazionatzen du eremitek beren erretirorako bilatzen zuten basamortuaren ideiarekin, estraespazio moduko batekin: “Erdi Aroan, Mendebaldean, bai marjinatuak, gaixoak, desesperatuta bizi zirenak, anakoretak... uzten zuten kultura, hori da, kultibatua zegoena, soloak, eta uzten zuten mundua... eta erretiratzen ziren basora”. Ipuin jonetan adibidez, kulturak muturrez jotzen du basoarekin, eta talka horretatik nahasmenduak sortzen dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Morales, Ana. (2024-04-25). «Herri literatura/Bernardo Atxaga: Gizapiztiak (“Joantxo Hartza”, “Orein bilakatu neska” eta “Camilo Lizardi”)» Xerezaderen Artxiboa (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ Atxaga, Bernardo. (1990). «Obabakoak-en gainean» Enseiukarrean: Deustuko Unibertsitateko aldizkaria (5): 11–30. ISSN 1130-8192. (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).